REAJ - Albergues Juveniles / Youth Hostels

REAJ aterpekide txartelak

REAJ aterpekide txartelak mundu osoko 4.000 aterpetxe baino gehiagotara sartzeko aukera emango dizu.

 

Gainera, Txartelaren bidez milaka deskontu interesgarri izango dituzu: garraioak, museoak, jatetxeak, aisialdia... Eta askoz gehiago! Jakingo duzunez, REAJ irabazi-asmorik gabeko erakundea da, eta aterpekide-txartela erabiltzen duzuen pertsonei esker, urtero gizarte- eta ingurumen-programa ugari garatzen ditugu.

 

Ahaztu plastikoa! Erosi online eta eraman beti zurekin mugikorrean edo inprimatu nahi baduzu.

 

Txartel digitala da, beraz, ez duzu txartel fisikorik jasoko, baizik eta posta elektroniko bat zure helbide elektronikora, Txartelarekin.

 

Gogoratu nazioarteko txartela dela, mundu osoan balio duena.

Erostear zauden aterpekide txartela Gazte Aterpetxeen Espainiako Sareak (REAJ) ematen du.


Nazioarteko txartela denez, Hostelling Internationalen mundu osoko aterpetxe guztietan erabili ahal izango duzu. Gainera, deskontuak izango dituzu garraioan, museoetan, jatetxeetan... Bisitatu REAJen webgunea eta ezagutu abantaila guztiak.


Edozein aterpekide-txartel erosteak honako termino eta baldintza hauek irakurtzea eta onartzea dakar.


Cookie Politika - Lege Oharra - Pribatutasun Politika